XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jimek baietz egin zuen buruaz, eta eskuturraz bekokiko izerdia lehortu zuen.

- Ederto, Ray, bide zuzenetik goaz, lagun! Ea beste metro bat... bat, bi eta hiru... orain!

Ostera maniobra bera egin zuen.

Suzirira hurbiltzean, honen gorputzak Ray Manilaren untzia ezkutatu zion.

Orain kontaktu bakarra irratiaren bidez izango zen.

- Hogei segundu barru suziriak beheranzko bidea hartuko du, Jim, laztana -esan zuen bat-batean Panpinak.

- Arraio! Bizkortu beharra dago! Ray, orain parterik zailena dator: hiru metro kolpe batez. Ausartuko al zara?

- Zeu ausartzen bazara, ni ere bai.

- Ez nuen besterik espero! Ondo da, erne... bat, bi eta hiru... orain!

Jimek bolantea mugitu zuen, suziriaren distantzia adierazten zuen markagailutik begiak kendu gabe. Bat, bi, hiru metro!